Aiaraldea Kooperatibak bat egingo du Martxoaren 8arekin eta bihar arratsaldean Faktoria itxita egongo da

Erredakzioa 2024ko mar. 7a, 16:00
Aiaraldea Kooperatibako emakume langileen taldeak bat egin du biharko mobilizazioekin. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Kooperatiba batu egingo da bihar Martxoaren 8aren harira eskualdean egingo diren deialdietara. Mobilizazio gehienak arratsaldez izango dira eta, ondorioz, Faktoria itxita egongo da, proiektuko kide guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Bide batez, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak deia zabaldu du bere bazkideen artean Emakumeen Nazioarteko Egunean antolatutako ekintzetan parte hartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide