Beste urte batez eskualdeko kaleak piztu ditu Martxoaren 8ak. Arratsaldeko mobilizazioen aurretik motorrak berotzeari ekin diote Aiaraldeko zenbait herritan. Amurrioko Emakumeon* Sareak informazio postua jarri du Juan Urrutia Plazan, eta Laudioko Udaleko ordezkari politikoek adierazpen instituzionala irakurri dute Herriko Plazako elkarretaratzean.
Ekimenik ikusgarriena, ordea, Laudioko Institutuko eta Ikastolako ikasleek egin dute, mosaiko erraldoia osatu baitute kartulina moreekin Herriko Plazan bertan
Arratsaldeko mobilizazio eta ekimen guztiak Agenda atalean daude ikusgai.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres, Aimar Gutierrez Bidarte eta Amurrioko Emakumeon* Sarea