Ingurumen-hezkuntzako kanpainaren lehen erdia igaro da Nerbioi-Ibaizabal eskualdean

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietan ingurumen-hezkuntzako kanpainak iraungo duen hamabi asteetatik sei igaro dira. Bi ingurumen-hezitzaile egon dira Arakaldon, Zaratamon, Zeberion, Arrankudiaga-Zollon, Arrigorriagan eta Urduñan. Orain Orozkon (apirilaren 2tik 6ra), Etxebarrin (apirilaren 8tik 27ra) eta Ugao-Miraballesen (apirilaren 29tik maiatzaren 8ra) egongo dira.

Orain arte, 668 pertsona informatu dituzte, eta horietako 516ri inkesta egin diete, birziklatzeko ohiturei buruz eta beste gai batzuei buruz, hala nola zer frakzio birziklatzen duten eta zein ez, birziklatzeko zer zailtasun dituzten edo zer deritzoten hondakinak biltzeko zerbitzuei buruz.

Galdetutako pertsonen zalantza ohikoenen artean, ontzi arinen frakzioarekin lotutakoak nabarmentzen dira. Edukiontzi horretan plastikozko ontziak, brikak eta latak utzi daitezke:

  •  Plastikozko ontziak: botilak, poltsak eta ontziak (jogurta, gurina), garbitzeko produktuak etab.
  • Metalezko ontziak: edari eta kontserba-latak, desodorante-potoak, metalezko tapak eta tapoiak.
  • Tetrabrikak, porexpanezko erretiluak, aluminio-papera, film gardena.

Aldiz, ezin dira honako hauek utzi: Pertxak, plastikozko jostailuak, sukaldeko tresnak, biberoiak eta txupeteak, kafetegietako paperezko edalontziak, harategi eta arrandegietan erabilitako paper plastifikatua, tuperrak, aluminiozko kafe-kapsulak, plastikozko loreontziak, CD eta DVD kaxak, boligrafoak, zorrozkailuak, metxeroak.

Inkestatutako pertsonen artean zalantzak sortzen dituen beste hondakin bat, botilen kortxoa da. Hondakin organikoa da, eta edukiontzi marroira bota behar da.

Halaber, hondakin organikoen 95 ekoizle handi bisitatu dira, eta tailer didaktikoak eman dira eskualdeko ikastetxeetako 8 taldetan, 156 ikasle guztira.

Horrez gain, ingurumen-hezitzaileak hondakin desegokien maila erregistratuko dute, hau da, edukiontzietan oker utzitako hondakinen kopurua eta edukiontziak kanpotik gaizki erabiltzea. Hauek dira atzemandako gorabeherarik ohikoenak: 1) frakzio organikoko hondakinak plastikozko poltsetan uztea, poltsa konpostagarrietan utzi ordez, edota poltsarik gabe uztea; eta 2) paperezko edo kartoizko hondakinak plastikozko poltsetan uztea, edukiontzi horretan ez baita utzi behar papera edo kartoia ez den beste osagairik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide