2020an utzi zion Renfek Gau Jaia zerbitzua eskaintzeari eta hori berresartzea egon da erabiltzaile askoren aldarrikapenen artean. Baina, ez ohikoa izango bada ere, gaur trenak egongo dira gauean Bizkaiko hiriburua eta inguruko udalerriak lotzeko, Errege Kopako Finala dela eta.
Santurtzi eta Muskizera joateko aukerak egongo diren moduan, Aiaraldea ere lotuko dute Bilborekin.
Zehazki, lau tren aterako dira Abandotik eskualdera:
- 01:00etan Urduñaraino
- 01:50ean Laudioraino
- 02:40an Urduñaraino
- 03:30ean Laudioraino