Meritu handiko garaipena eskuratu zuen atzo Ion Egia laudioarrak Altsasun. Izan ere, etaparen lehen itzuliaren ondoren, lasterketa gelditu behar izan zuten haizeagatik eta erorketengatik. Ezbehar ugari egon ziren tropel osoan eta, esaterako, aiaraldearren artean hiru bizikleta apurtu zituzten istripuen ondorioz.
Behin lasterketa berriro abiatuta, Egiak ihes egiteari ekin zion eta tarte batez lortu zuen, baina tropelak harrapatu zuen. Hala ere, lehen postuetan mantendu zen laudioarra eta buruan jarri den taldearekin borrokatu zen amaierara arte, azken esprintean irabazita.
Horrez gain, Peru Bernaola taldekidea zortzigarren sailkatu zen eta Oier Puente metan sartu zen bigarren taldearen buruan kokatu zen.
Ion Egiaren lana gorapaitu du Aiara Txirrindularitza Elkarteak eta gogoratu du Aiarako Biran bigarren postua lortu zuela Okondoko etapan eta Beasainen ere emaitza hori errepikatu zuela.