Aiaraldeko 116 etxek egin dute bat Errigoraren udaberriko kanpainarekin eta 1.660 litro olio eskatu dituzte

Aitor Aspuru Saez 2024ko api. 9a, 12:20

Korrikan parte hartu zuten Errigorako kideek. / Errigora

Errigora ekimenak euskalgintza eta tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko kanpaina berria egin du udaberrian. Eskualdeko 116 etxebizitzek beteko dute despentsa Nafarroako produktuekin.

Aiaraldean geratu da Errigoraren udaberriko kanpainaren zati bat. Ekimenak berak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, 116 etxebizitzen despentsak beteko dituzte eskualdean ezarri diren banaketa puntuen bitartez.

Zehazki, honako hauek izan dira datuak:

Herria Eskatzaile kopurua Olioa (litroak) Kontserba, lekale, arroz, pasta eta ardo loteak
Laudio 63 820 236
Amurrio 32

485

105
Orozko 3 65 13
Urduña 18 290 62
Guztira 116 1.660 416

Nafarroako Ager zonaldeko uzta ekologikoak eta arruntak utzitako produktuak saldu dituzte kanpaina honen bidez: tomate frijitua, pasta, kontserbak (orburuak, zainzuriak, kardua, piperrak, menestra...), ardoa, olioa... Eta emaitzak positiboki baloratu ditu Errigorak.

"Azken hilabetetan agerikoa izan da elikagaien prezioen eromena eta baita nekazal munduaren itolarria ere. Merkatu logikak eragiten dituen zailtasun hauen aurrean, bestelako merkaturatze eredu bat praktikaratzeko aukera izan da udaberriko kanpaina", adierazi dute.

Berez, egitasmoak Nafarroako euskalgintza eragileen eta tokiko ekoizleen jarduerak babesten ditu, kalitate handiko produktuak eskaintzeaz gain. Egindako lanari esker, hurrengo datuak lortu dituzte:

  • 10.000 etxetako eskariak.
  • 127.000 litro olio salmenta.
  • 26.000 kontserba, lekale, arroz, pasta eta ardo lote saltzea

Kanpainaren hasierarekin batera, Aiaraldea Komunikabideak Errigorako bi lote zozkatu zituen eta irabazleak Maider Molina eta Janire del Campo izan dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide