Athletic Clubak Errege Kopa irabazi ostean, jendetza espero dute Bilbon bihar arratsaldez, gabarrak itsasadarra zeharkatzen duen bitartean bereziki.
Jokalariak eta kopa eramango dituen ontzia 16:30ean abiatuko da Abratik eta 18:35ean Bilboko Udaletxera heltzea aurreikusi dute.
Hori dela eta, ohiko trenekin batera, 17:30ean beste bat aterako da Laudiotik eta 17:59ean helduko da Bilbora.
Itzultzeko, aldiz, zerbitzu gehigarria eskainiko du Renfek 23:55ean. Ordu horretan abiatuko da Abandotik eta 00:45ean amaituko du ibilbidea Urduñan.
Gainerako zerbitzuak Renfeko webgunean kontsulta daitezke. Bide batez, erakundeek zenbait gomendio egin dituzte arazoak ekiditeko. Besteak beste, umeekin lehen lerroan ez egotea eta beti egotea adi irteeretara, ezbeharrak gertatuz gero.