Iñigo Uriak garaipen garrantzitsua lortu zuen Euskal Herriko Iparraldean igandean. Hain zuzen, Lapurtarren Itzulian izan zen, Baionan hasi eta Lizarrietako gainan amaitu zena, bost kilometroko igoeraren ondoren.
Lasterketak ihesaldi nagusi bat izan zuen eta tropelak bertan behera utzi ostean, Iñigo Uriak aukera baliatu zuen eta maldan gora ekin zion buruan jartzeari. Saiakera horretan ez zen bakarrik egon, hiru taldekidek babestu baitzuten.
Hori dela eta, Uriaren lehen postuarekin batera, Iker Colmenero laudioarrak laugarren sartzea lortu zuen metara.
Izan ere, aiaraldearrez josita dago Alimco Campagnolo taldea. Hodei Muñoz izan zen lehenegoa klubean sartzen aurreko denboraldian, baina orain Iñigo Uria, Iker eta Oier Colmenero eta Ekhi Uriarte ere daude.
Berez, Aiala Txirrindularitza Taldeak egindako lana profitatu du Alimcok eta uzta handia jaso du eskualdean.
Aiaraldearrek emaitza oso onak eman dizkiote Alimcori
Eskualdeko txirrindulariek podium sorta duina lortu dute talderako. Esaterako, Hodei Muñoz luiaondoarrak Amorebietako Klasikoa irabazi zuen esprintean martxoaren amaieran. Astebete lehenago Iñigo Uriak bigarren postua eskuratu zuen Antzuolako Uzarragara Igoeran, eta hurrengo egunean Iker Colmenero nagusitu zen Altsasun, Hodei Muñoz bigarren izan zen bitartean.
ERRAMU SARIA 2024 | JUNIORRAK | ALTSASU
— Txirrindulariak (@Txirrindulariak) March 24, 2024
1 Iker Colmenero (@AlimcoCampyTeam )
2 Hodei Muñoz (@AlimcoCampyTeam )
3 Facundo Ambrossi (@AlimcoCampyTeam )
4 Ibai Villate (@AlimcoCampyTeam )
5 Lohann Vuillez (@IparraldeU19 )
📽️ https://t.co/95sNQcnvkY pic.twitter.com/0g1h6wv5DM
Martxoaren erdialdean Ekhi Uriartek eraman zuen garaipena Berriatuan eta astebete lehenago Iñigo Uria podiumera igo zen Altsasun, hirugarren postua erdietsita.
AITXE KUTZ SAIRA 2024 | BIZKAIA KOPA | BERRIATUA
— Txirrindulariak (@Txirrindulariak) March 16, 2024
1 Ekhi Uriarte (@AlimcoCampyTeam )
2 Ruben Sanchez (@BaqueTeam )
3 Facundo Ambrossi (@AlimcoCampyTeam )
4 Aimar Kintana (@cdciturribero )
5 Markel Aranaz (@BaqueTeam )
📽️ https://t.co/LK2gFwKOaE pic.twitter.com/lvMjoA1T6d