EMANALDI OSOA

Osakidetzaren egoera, Autoglas-Glavista, hizkuntza eskakizunak edota eolikoak eztabaidagai Aiaraldeko hauteskunde debatean

Erredakzioa 2024ko api. 15a, 23:09

Ander Añibarro Maestrek (EAJ-PNV), Eba Blanco de Angulok (EH Bildu) eta Juan Carlos Ruiz Diezek (PP) hartu dute parte Aiaraldea Komunikabideak antolatutako solasaldian.

Astebete baino gutxiago falta da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izateko. Horri begira, hauteskunde debatea antolatu du Aiaraldea Komunikabideak gaur Faktorian, 19:00etan.

Eskualdean ordezkaritza duten eta hauteskunde hauetara aurkezten diren talde politiko guztiei luzatu zaie eztabaidan parte hartzeko gonbita, bi baldintzarekin: debatea euskara hutsez izatea eta eskualdeko ordezkariek parte hartzea. 

Gauzak hala, hiru alderdi animatu dira gaurko zitan parte hartzera: Ander Añibarro Maestre bertaratuko da EAJ-PNVren izenean, Eba Blanco de Angulo EH Bilduren izenean eta Juan Carlos Ruiz Diez, PPren izenean. 

Hauteskundeak EAE mailakoak diren arren, biharko debatean protagonismo berezia eman zaie Aiaraldean modu batean edo bestean zeresana izan duten gaiei. Gauzak hala, Osakidetzaren egoera, industria politika, euskara eta trantsizio energetikoa izan dituzte ardatz EAJ-PNV, EH Bildu eta PPk.

Bloke guztietan egon da eztabaida alderdien artean, eta beste hainbat azpi-gai atera dira mahai gainera: Autoglas-Glavistaren egoera, hizkuntza eskakizunak edota etxebizitza politika, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide