Etxeko Laguntza Zerbitzuan murrizketarik ez aplikatzeko eskatu diote Aiara eta Artziniegako Udalek Foru Aldundiari

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko api. 19a, 13:32
Mozioak aurkeztu dituzte Aiaraldekoz enbait Udaletan. / Aiaraldea.eus

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzu Sailak  emandako jarraibidearen arabera, zerbitzuan murrizketa aplikatuko zaie "beharra duten pertsona autonomoei". Jarraibidea bertan behera uzteko eskatzeko mozioak aurkeztu ditu EH Bilduk.

EH Bilduk salatu duenez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Saialak emandako jarraibidearen arabera Etxeko Laguntza Zerbitzuak murrizketak aplikatuko dira. Hain zuzen ere, hemendik aurrerako eskatzaile berriei ez zaie eskainiko gaur egun Arabako ia ehun lagunei eskaintzen zaien hiru orduko zerbitzua.

Gizarte Zerbitzuen Sailak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei igorritako jarraibidearen arabera, arreta-orduak aldatuko dituzte menpekotasun 0 gradua duten pertsona autonomoei.

Aurrerantzean neurri honen aplikazioa salbuespenezkoa izango da, eta ez zaie erabiltzaile berriei eskainiko.

Mozioak Aiaran eta Artziniegan

Egoera horren aurrean EH Bilduk mozioak aurkeztu ditu zenbait udaletan, tartean Aiara eta Artziniegako Udaletan.

"Bertan, Arabako Foru Aldundiari eskatzen zaio instrukzio hori indarrik gabe uzteko, autonomoei eskaintzen zaien zerbitzuari dagokionez. Izan ere, mendekotasun-arriskuan dagoen erabiltzaileari etxean egoten laguntzen dion oinarrizko zerbitzua da, eta etxeko laguntza zein laguntza pertsonala eskaintzen dizkio" —azaldu du koalizioa subiranistak plazaratutako oharrean—.

"Azken batean, bere etxean egoteko eta komunitatean integratzeko aukera ematen dio, isolamendu-egoerak saihestuz", adierazi du.

Gizarte Zerbitzuen Sailak emandako jarraibidea "landa eremuarentzako bidegabea" dela salatu du ere EH Bilduk. Izan ere, Gasteizen zerbitzua eskaintzen jarraituko dute; "landa eremuan zerbitzu gutxiago eskaintzen direla agerian utziz". Aiara eta Artziniegako udalbatzetan onartu egin da EH Bilduk aurkeztutako testua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide