Igandean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Aiaraldea Komunikabideak porra abiatu du zita horri begira. Hemen parte hartu daiteke ekimenean. Erabiltzaileek zehaztu beharko dute nola uste duten banatuko direla Eusko Legebiltzarreko 75 eserlekuak. Produktu sorta zozkatuko du komunikabideak eserleku banaketa zehatza asmatzen duten pertsonen artean.
Emaitza historikoen ataria, kontsultagai
Kalkulu eta aurreikuspenak egiteko, Aiaraldea Komunikabidearen Hauteskunde atari berezia kontsultatu daiteke. 1977tik gaur egun arte egondako hauteskunde guztien Aiaraldeko datuak kontsultatu daitezke bertan, 2020ko Eusko Legebiltzarreko bozenak barne.
Jarraipen berezia igandean
Aiaraldea Komunikabideak hauteskundeen jarraipena egingo du igandean, eskualdeko parte hartze datuen eta emaitzen zuzeneko kontaketa eginez.