Alberto Acero plazako bulego bateko alarmak piztu ditu ke-detektagailu batek. Sutea izan zitekeelakoan, larrialdi zerbitzuen operatibo zabal bat bertaratu da ingurura, baina ez dute sugarrik aurkitu.
Ertzaintzaren Prentsa Bulegoak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, bulegoko aparaturen batek aktibatu du ke-detektagailua, baina ez du inolako kalte materialik eragin bertan. Hainbat lekukoren hitzetan, intsentsu usaina nabaria zen inguruan. Suhiltzaileak lokala aireztatzen ari dira uneotan.