Hasi dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Inolako arazorik gabe zabaldu dituzte Aiaraldeko bederatzi udalerrietako hautetsontziak. Eskualdeko bizilagunek 20:00ak arte izango dute botoa emateko aukera.
Hauteskunde Batzordeak 14:00etan eta 18:00etan jakinaraziko ditu parte-hartze datuak, eta Aiaraldea Komunikabideak herriz herri landuko ditu. 20:00etatik aurrera zenbaketaren zuzeneko jarraipena egin ahalko dute herritarrek Aiaraldea.eus atarian. Bien bitartean, hauteskundeetako emaitza historikoak kontsultatu daitezke hemen.