EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

Aiaraldeko biztanleen %29ak eman du botoa Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko api. 21a, 14:13

Hautetsontziak 20:00ak arte egongo dira zabalik. / Aiaraldea.eus

Eusko Jaurlaritzak eskainitako parte-hartze datuen arabera, 13:00etarako eskualdeko biztanleen %29,13ak eman du botoa Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.

Eusko Jaurlaritzak publiko egin ditu 13:00ak arteko parte hartze datuak. Aiaraldeko udalerri guztietan nahiko parekoa izan da parte-hartzea, eta biztanleen %29,13ak eman du honezkero botoa. Euskal Autonomia Erkidegoan joera berdina izan du parte hartzeak. Herritarren %28ak baliatu du botoa emateko eskubidea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Aurtengo parte hartze datuak, ordea, ez dira 2020ko hauteskundeekin alderagarriak. Izan ere, orduko hartan eskainitako lehenengo aurrerapena 12:00etako boto kopuruarena izan zen; %14,14koa EAE mailan. Kontuan hartu behar da ere duela lau urte posta-bidezko boto kopurua oso altua izan zela, pandemiaren eraginez.

Hemen kontsultatu daitezke datuak herriz herri:

Eskualdeko hautagaiak

Guztira 19 aiaraldear daude  Eusko Legebiltzarreko Arabako eta Bizkaiko hauteskunde zerrendetan: EAJko zerrendetan bost, EH Bilduko zerrendetan sei, PSE-EEkoetan lau, Elkarrekin Podemos-Alianza Verdekoan bi eta bana PPkoan eta Sumarrekoan.

EAJko Arabako zerrendan hirugarren doan Ander Añibarrok Latiorroko hauteslekuan eman du botoa goizean. EH Bilduko zerrenda arabarreko bigarren postua okupatzen duen Eba Blancok, aldiz, Amurrioko pilotalekuan sartu du botoa. Zenbaketan jakingo da 19 aiaraldearretatik zenbatek lortuko duten eserlekua eratzear den Eusko Legebiltzar berrian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide