Itxi dituzte hautetsontziak Aiaraldeko bederatzi udalerritan, eta ekin diote Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako botoen zenbaketari. Eusko Jaurlaritzak 18:00etako parte hartze datuak eskaini ditu. Horien arabera, eskualdeko biztanleen %50ak eman du botoa.
EAEn ere oso antzekoa izan da parte hartze datu hori eta, aurreikuspenen arabera, 2020ko parte hartzea gaindituko da aurtengoan. Izan ere, duela lau urte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen erdiak gauzatu zuen botoa emateko eskubidea orotara.
Hemen kontsultatu daitezke parte hartze datuak herriz herri: