Doctor Deseo talde bilbotar beteranoak disko berria argitaratu du eta asteburu honetan bertan ekingo dio aurkezpen birari Atarrabian. En el brillo de tus ojitos da album berriaren izena eta sei abestirekin osatu dute.
Lau kanta originalak dira eta beste bi, aldiz, bertsioak, Leonard Cohenena bata eta Roberta Flackena bestea. Ohiko pop eta rock doinuak landu dituzte bilbotarrek, baina baita beste batzuk ere, trapa edo cumbia, esaterako.
Lau urte igaro dira jadanik aurreko diskoa plazaratu zutenetik eta hurrengo hilabeteetan bi bira egingo dituzte abesti hauek aurkezteko eta betikoak ere jotzeko.
Aiaraldea Komunikabideak diskoaren kopia bat zozkatuko du maiatzaren 3an eta nahi duenak parte har dezake.