AIARALDEA HEMEN

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria, jaietako gehigarri berezi eta guzti

Erredakzioa 2024ko api. 24a, 12:38

Jaietako gehigarri berezia dakar Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken zenbakiak. / Aiaraldea.eus

San Prudentzio, San Jose, Gardea eta Otxomaio jaiei buruzko gehigarri bereziarekin, kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken zenbakia.

Inprentatik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken zenbakia, 198. alegia, gai eta elkarrizketa ugari jorratu ditu agerkariak 32 orrialdeetan.

Bambi amurrioar gazteari egindako elkarrizketa ekarri dugu azalera. Kirurgia finantzatzeko diru bilketa abiatu berri du Bambik, eta testuinguru horretan bere trantsizio prozesuaz zein bere ibilbide artistikoaz hitz egiteko parada izan dugu. Trans kolektiboaren egoeraren inguruan ere luze hausnartu du amurrioarrak gurean.

Amurrioar gehiago elkarrizketatu ditugu ere, horien artean Ane Ramos Izaga patinatzaile gaztea. Hamaika urterekin harridura sortu du Espainiako Vert Txapelketan. Kirol diziplina horren inguruan mintzatu da gurekin.

Aiaraldea Jaietan

Udaberriarekin batera iritsi dira eskualdeko zenbait herritako jaiak, eta horien inguruko informazioa eta egitarau guztiak jaso ditugu hamabostekariarekin batera kaleratu dugun 12 orriko gehigarri berezian. Hain zuzen ere, Aiarako San Prudentzio jaien, Amurrioko San Jose auzoko jaien, Gardeako jaien eta Otxomaioen programazioa jaso dugu, bai eta festetako protagonisten adierazpenak ere.

Hauek eta beste hainbeste gai aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide