Garailerik gabeko sari banaketarekin eman diote amaiera Berdintasunaren aldeko ibilaldi neurtuaren aurtengo edizioari

Txabi Alvarado Bañares 2024ko api. 24a, 22:23

Laudioko Udaletxean egin dute ekitaldia, hainbat ordezkari instituzionalekin. 

Martxoaren 17an egin zuten Berdintasunaren aldeko ibilaldi neurtuaren V. edizioa. 700 parte hartzaile baino gehiago batu ziren Altzarrate eta Kaskagorrik antolatutako ekimenean.

Sari banaketa egiteko, aldiz, gaur arte itxaron dute bi kirol elkarteek. Laudioko Udaletxean egin dute horretarako ekitaldia, hainbat ordezkari instituzionalekin batera. Bertan egon dira, besteak beste, Laudio eta Amurrioko alkateak (Ainize Gastaka eta Txerra Molinuevo), Aiarako Kuadrillako presidenteak (Encina Castresana) edota Josune Irabien, Emakundeko Idazkari Nagusia dena. 

Juan Antonio Alañak adarra jo du sari banaketari hasiera emateko, eta jarraian ekin diote banatzeari eskualdeko merkatari eta erakundeek dohaintzan emandako opari zein oroigarriak.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, "irabazle eta galtzailerik gabeko" martxa izan zen martxokoa. Ondorioz, parte hartzaileen denboren bataz-bestekoa eginez erabaki dute sariak nori banatu. 

Irizpide hori jarraituta, hauek izan dira aurtengo edizioko irabazleak:

LAUDIOTIK

  1. Libe Ane Amorrortu
  2. Ane Redondo
  3. Ainhoa Renteria
  4. Josune Muñoz
  5. Mamen Lado
  6. Merche Calleja
  7. Marije Ugarte
  8. Lourdes Rodriguez
  9. Itziar Eguia
  10. Alberto Ibernia

AMURRIOTIK

  1. Izaro Cuadra
  2. Laia Garcia
  3. Sagrario Gomez
  4. Juan Ramon Claver
  5. Matias Hernandez
  6. Eduardo Basabe
  7. Oliva Vallejo
  8. Rosa Maria Yarritu
  9. Carmen Berrio
  10. Abel Velez
  11. Uxue
  12. Aiora Ellakuria
  13. Paula Barcelo
  14. Loli Iturralde
  15. Rosa Saez
  16. Nagore Perez
  17. Estibaliz Elejalde

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide