100 urte bete ditu Euskal Mendizale Federazioak, eta egitasmo herritarra abiatu dute hori ospatzeko. Berez, txangoak antolatzen ari dira, Euskal Herriko 100 menditara igotzeko.
Ibilaldi horietako hiru egin dira Aiaraldean asteburu honetan. Txarlazo Mendi Taldeko kideak izen bereko gailurrera igo ziren larunbatean, Goikogane mendi taldeko kideekin batera. Amurrio Trail taldekoek, aldiz, Eskutxira igota egin zioten ekarpena ospakizun ekimenari.
Atzo, ordea, Mendiko Lagunaken txanda izan zen. Tologorrira joan ziren talde horretako kideak, eta bertan egin zuten argazkia.
Argazkiak: Xabi Valle, Abel Marañon, Ander Goti eta Amurrio Trail Taldea