Aiaramendi Korrikalariak Taldeak parte hartze bikaina izan zuen igandean Espainiako Kilometro Bertikaleko Txapelketan, onena izan baitzen gizonezkoen kategorian.
Benidormetik gertu dagoen Finestraten izan zen lasterketa eta erronka aparta proposatu zuten antolatzaileek. Izan ere, 3,6 kilometro eskasetan, lasterkariek 1.020 metroko desnibelari aurre egin behar izan zioten Puig Campana mendian.
Aiaramendi Korrikalariak, Grupo Alpino de Benalmadena eta CDE Todovertical izan ziren lehen hiru talde sailkatuak. 1.000 euroko saria jaso zuen Aritz Unamuno Garayk, Javier Omaetxebarria Goitiak, Jon Betolaza Belokik, Hodei Samaniego Bousok, Unai Fernandez Maguregik eta Arkaitz Ereño Maturanak osatutako taldeak.
Hain zuzen, Arkaitz Ereño Maturana izan zen aiaraldear bakarra igandeko zitan; baina, guztira, eskualdeko bederatzi kirolari daude Aiaramendi Korrilakariak-en.