Goizeko 05:30ak aldera Ertzaintzak hiru lagun atxilotu eta beste bi inputatu zituen herritar bati telefonoa indarrez lapurtzeagatik. Arrastatuak oraindik Ertzain Etxean daude eta epaitegitik igaro behar dira.
Urduñatik 05:00ak aldera atera zen trenean gertatu zen lapurreta, Iñarratutxik igarotzen zen bitartean. Lekukoek adierazi diotenez Aiaraldea Komunikabideari, sakelakoa kendu ez ezik, biktima jipoitu zuten ere erresistitu zenean, eta borroka handia jazo zen garraio publikoan.
Ertzaintzak 05:15ean jaso zuen deia eta Laudion trena gelditzeari ekin zion. Azkenean, ostutako telefonoa topatu zioten akusatu bati. Gauzak horrela, ertzainek hiru lagun atxilotu eta beste bi salatu zituzten, indarrez lapurtzeagatik.