Aiaraldeko lau txirrindularik hartu dute tokia podiumetan asteburuan eta bik lasterketak irabazi dituzte

Aitor Aspuru Saez 2024ko mai. 9a, 07:30

Danel Gorostiaga bigarren izan zen Muskizen. / Aiala Txirrindularitza Elkartea

Hodei Muñozek eta Ion Egiak Muskizen eta Arronizen irabazi zuten, hurrenez hurren, Danel Gorostiagak bigarren postua eskuratu zuen toki berean eta Ekhi Uriarte hirugarren izan zen Karrantzan eta jarraitzen du Bizkaiko Kopa Juniorren buruan.

Azken urteen joerari jarraipena emanda, Aiaraldeko txirrindulariek podiumak hartzeari ekin diote asteburu honetan ere.

Larunbatean Ion Egia berriro irabazle eta Muñoz eta Uriarte podiumean

Larunbatean eskualdeko txirrindulariak Arronizen eta Karrantzan ibili ziren. Arronizeko hitzorduan kadeteak aritu ziren eta Ion Egiak irabazi zuen esprintean, lasterketa oso kontrolatu baten ostean.

Karrantzan, ordea, juniorrak egon ziren eta podiumaren bi postu aiaraldearrenak izan ziren. Hodei Muñoz bigarren izan zen eta Ekhi Uriarte, aldiz hirugarren.

Igandean primeran ere

Lorpenen uzta handia izan zen igandean ere. Junior kategorian, Hodei Muñozek garaipena eskuratu zuen Muskizen. Horretarako, amaierako ihesladiaren protagonista izan zen eta tropelari minutu bat baino gehiagoko aldea atera zion, 65. kilometrotik aurrera eta aurreko ihesaldia ezer ezean utzi ondoren.

Ekhi Uriartek (Alimco Campagnolo taldekidea eta eskualdeko kirolaria) ere eutsi egin zion berriro Bizkaiko Kopa Juniorreko lidergoari, laugarren postua erdietsita.

Muskizen ere, baina kadeteen kategorian, Danel Gorostiaga bigarren izan zen, baina ez zen erraza izan beraretzat postua eskuratzea. Hasteko, sekulako euritea egon zelako. Horrez gain, Gorostiaga adi ibili zen eta ihesaldian sartu zen. Gero, bi txirrindulari geratu ziren bakarrik, eta Liher Magurekin aurrera bakarrik joan arren, bakardadean ekin zion orozkoarrak 20 kilometroz, bigarren heltzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide