Aldirietako C-3 lineako erabiltzaileek atzerapen handiekin egin dute topo gaur goizean. 30 minutu arteko atzerapenak daude Bilbo eta Urduña arteko zerbitzuan, bi noranzkoetan.
Renfek azaldu du "arrazoi operatiboak" direla 7:00etatik pilatzen ari diren atzerapenen kausa.
Izan ere, Ugaon trenbide baten aldaketarako mekanismoa matxuratu da eta, ondorioz, unitateek 5 kilometro orduko abiaduran igaro behar dute tartea. Horri gehitu behar zaio pasa den astean iragarritako arazoa, hau da, gidarien gabezia.