Hamabi urtez egin duten moduan, larunbatean jaia ospatuko dute Untzuetako gazteluan. Zehazki, 11:30ean tontorrean geratu dira norberak bere hamaiketakoa jateko eta 12:00etan aurreskua egongo da. Txalapartariak eta albokariak ere egongo dira ekitaldian.
Antolatzaileek adierazi dute duela hamabi urte hasi zirela egitasmoa sustatzen, Independentistak Sarearen bitartez. Hain zuzen, bultzatzaileek aldarrikatu nahi dute Nafarroako Erresuma izan zela lehen estatu independente euskalduna eta euskal lurraldeak bere barruan zeudela.
Halaber, gogoratu dute toki hori defentsa puntua izan zela Gaztelaren inbasioan eta han borrokatu zirela erasoaren kontra.