Inprentatik iritsi berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren edizio berria. Argitalpen berezia da, bi arrazoi oso ezberdinengatik. Alde batetik, aldizkariaren 200. zenbakia da. Aiaraldea Komunikabidean 2013an ekin genion euskara hutsezko paperezko edizioa plazaratzeari, eta ordutik hona bi astean behin banatzen dugu eskualdeko establezimendu, ikastetxe, taberna eta kaleetan, doan.
Bestetik, azal eta kontrazal bereziak dakartza hamabostekariak. Zuriz jarri duzu portadaren zati handiena, salatzeko Amurrioko Udalak komunikabideari ematen zion euskara sustatzeko dirulaguntza kendu duela.
Bestelako gaiak ere topatuko ditu irakurleak agerkarian. Txakolin Eguneko gehigarria sartu dugu hamabostekariaren barruan, igandean izango delako jai hori. Teresa Arangureni eginiko elkarrizketa da hamabostekariko beste plater nagusia. Kazetari artziniegarrak harreman estua du Palestinarekin, eta gaur egungo egoerari buruz mintzatu gara berarekin.
Hamabostekaria Aiaraldean barrena banatzen ari gara uneotan, komunikabidearen boluntario sarearen lanari esker.