Amurrion euskaraz bizi nahi dugu!

Elkartasun uholdea jaso du Aiaraldea Komunikabideak, Amurrioko Udal Gobernu Taldeak dirulaguntza kendu eta gero

Erredakzioa 2024ko mai. 24a, 08:30

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren aldarrikapenak.

Euskalgintzan aritzen diren hainbat norbanakok eta erakundek salatu dute erakunde publikoaren erabakia eta euskararen kontrako erasotzat jo dute.

Amurrioko Udalak Aiaraldea Komunikabideari dirulaguntza kendu izana inolako azalpenik gabe ez da oharkabean igaro den albistea. Izan ere, euskalgintzako eragileen artean ezinegona handia izan da. Horren adibide izan dira Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak egindako adierazpenak.

Euskararen erabilera sustatzen duen eskualdeko erakundeak azaldu du euskararen normalizazioan euskarazko hedabideak ezinbestekoak direla, "eta horregatik, gure eskualdeko euskarazko hedabide bakarrak, Aiaraldea Gaur web-gunea eta Aiaraldea Hemen hamabostekaria, ezinbestekoak dira".

Halaber, euskarazko hedabide bat baztertzea, ekonomikoki itotzen saiatzea edo euskararen normalizaziorako klabea den pieza baten aurka egitea, euskararen eta euskaldunon aurkako erasotzat jo dute.

Gauzak horrela, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Amurrioko Udalak hartutako erabakia gaitzetsi du, eta eskualdeko gainerako Udalek egiten duten gisan, Aiaraldea hedabidea diruz laguntzea eskatu diogu Amurriokoari.

Bide batez, deitoratu dute Amurrioko alkateak hedabideko arduradunekin bildu nahi ez izatea, eta erabakian atzera egin eta bilera egin dezala aldarrikatu dute.

Azkenik, herritarrei deia zabaldu diete Aiaraldea Komunikabidearen aldeko elkartasun kanpainan parte har dezaten.

Babes gehiago

Edonola ere, hori ez da izan hedabideak jaso duen elkartasun keinu bakarra. Euskalgintzako esparru ugarietatik heldu zaio babesa, Kontseilutik hasita:

Tokikom tokiko euskal hedabideen bateraguneak gogor salatu du erabakia, baita Hekimenek ere:

Euskalgintza eta kooperatibismoa uztartzen duten proiektuek ere babes mezuak zabaldu dituzte:

Euskaraz sortzen dutenen aldetik ere erantzuna egon da Interneten:

Berria taldetik ere heldu dira elkartasun eta salaketa mezuak:

Horrez gain, hainbat hedabidetan ere agertu da Amurrioko Udalaren erabakia:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide