Eskualdeko txirrindulariek asteburu oparoa izan dute txapelketa anitzetan. Ander Ganzabal orozkoarrak garaipen izugarria lortu zuen azken segundoan Done Pedro Sari Nagusian. Azken aldapan esprinta hasi zen tropelean eta, oso ondo kokatuta ez egon arren, postuak aurreratzen joan zen Ganzabal, aurrean zegoenari aurreratu arte. Balio handiagoa emateko emaitzari, aipatu beharra dago orozkoarra Basakabin erori zela eta zaurituta heldu zela amaierara. Egindakoak eskura jarri dio Euskaldun Txapelketako irabazlea izatea, egun duen maillot urdinari eutsiz gero.
#EuskaldunTxapelketa
— Euskadiko Txirrindularitza Federazioa (@ETXFed) June 3, 2024
Ander Ganzabal Bilbaok irabazi zuen atzo Done Pedro Sari Nagusia. Bizkaitarrak geroz eta gertuago du maillot urdina eramatea.
Ander Ganzabal Bilbao venció ayer en el Done Pedro Sari Nagusia. El bizkaitarra está a un "tris" de ganar la clasificación general. https://t.co/BHsBmavJZp
Larunbatean Zegaman Euskadiko Junior Txapelketa egon zen jokoan eta Hodei Muñozek hirugarren postua eskuratu zuen. Podiumera igotzeko azken unera arte borrokatu behar izan zen eta esprintean ondo aritu. Gainera, Ekhi Uriarte luiaondoarraren taldekideak seigarren zeharkatu zuen helmuga.
📺 Gaurko Laburpena/Video-resumen de hoy:https://t.co/jz1wIixNkK
— Euskadiko Txirrindularitza Federazioa (@ETXFed) June 1, 2024
Egun berean, hau da, larunbatean, Etxebarriko VII. Sari Nagusia lehiatu zen eta Ion Egiak garaikur berria ekarri zuen Laudiora, proba irabazi baitzuen. Berriro ere esprintean gailendu zen laudioarra.
Azkenik, igandean Euskadiko CRI Txapelketa antolatu zuten Bergaran. Mirari Gotxi bigarren sailkatu zen LXXXVII. San Antonio Sari horretan.