Zenbait tren zerbitzu eskaini gabe eta atzerapenarekin ari da funtzionatzen Renfeko C-3 linea. Izan ere, langile batek Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, trenbideko orratz bat matxuratu da.
Horren ondorioz, informazioa ez da transmititzen eta koordinazio zentroak ez daki burdinbidean trenak dauden edo ez, jasotzen dituzten datuak ez baitira fidagarriak. Momentuz, ez dute arazoa konpondu.