Nabarmen jaitsi da parte hartzea Hauteskunde Europarretan gaur 14:00ak arte, 2019koekin alderatuta

Erredakzioa 2024ko eka. 9a, 20:04

2019ko hauteskundeetan baino jende gutxiagok hartu du parte momentuz gaurko deialdian. / Aiaraldea.eus

Artziniegan murriztu da gutxien parte hartzea (%6,5) eta Arrankudiaga-Zollon gehien (%25,2). Datuak behin-behinekoak dira, 14:00ak arte bildutakoak, alegia.

Europar Hauteskundeak dira, historikoki, herritarren artean arreta gutxien erakartzen duten bozak, eta gaurko deialdia ez da salbuespena izaten ari. Izan ere, Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, Aiaraldeko herritar gehienak ez dira mobilizatu euren boza emateko.

2019ko hauteskundeekin alderatuta, parte hartzearen beherakada nabarmena da, herri batzuetan bestetan baino handiagoa den arren. 

Honako hauek dira ehunekoak herriz herri, 2019ko ordu bereko emaitzekin alderatuta:

  • Aiara: %28,79 (-%10,5)
  • Amurrio: %32,26 (-%7,4)
  • Urduña: %30,58 (-%13,8)
  • Orozko: %31,08 (-%13,2)
  • Laudio: %31,69 (-%6,8)
  • Okondo: %31,13 (-%11,3)
  • Artziniega: %32,72 (-%6,5)
  • Arakaldo: %16,8 (-%16,5)
  • Arrankudiaga-Zollo: %40,37 (-%25,2)

Joera orokorra da Espainiako Estatuan: egungo hauteskundeek 2019koak baino atxikimendu gutxiago lortu dute.

Hala ere, parte hartzea 2014ko hauteskundeetan baino handiagoa ari da izaten, grafikoan eta honako datuetan ikus daitekeen moduan:

  • Aiara: %28,79 (+%5,5)
  • Amurrio: %32,26 (+%8)
  • Urduña: %30,58 (+%3,1)
  • Orozko: %31,08 (+%5,8)
  • Laudio: %31,69 (+%8,3)
  • Okondo: %31,13 (+%7,7)
  • Artziniega: %32,72 (+%5,8)
  • Arakaldo: %16,8 (-%4,82)
  • Arrankudiaga-Zollo: %40,37 (+%5)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide