Inprentatik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 201. zenbakia. Ohikoan bezala, hainbat erreportaje, elkarrizketa eta artikulu dakartza agerkariak, azken asteetan eskualdean jazotako hainbat gertakariren ingurukoak guztiak.
Amurrioko Udalak Aiaraldea Komunikabideari kendutako dirulaguntzaren gaia eraman dugu aldizkariaren azalera, afera horri buruzko 6 orriko eduki berezia osatu baitugu.
Baina badaude bestelako edukiak ere: frankistek fusilatutako Modesto Manuel Azkona Garaicoechearen iloba elkarrizketatu dugu, duela bi aste egiaztatu baitzuten 2019an Burgosko hilerri batean topatutako hezurrak Diputatu saratxoarrarenak zirela.
Kirol eta kultura ataletan, aldiz, Uxue Alonso eskubaloi jokalaria eta Janire Etxabe dantzaria ere elkarrizketatu ditugu, hurrenez hurren.
Eskualdeko ikastetxe, taberna, saltoki, kulturgune, kiosko eta kaleetan eskuratu daiteke papereko edizioa, erabat doan.