"Uda garaian Osakidetzak ez ditu emaginak ordezkatzen oporraldietan, agendak murrizten dizkigute eta ezin da hala izan"

Izar Mendiguren Cosgaya 2024ko eka. 13a, 08:44

Usansoloko ospitalean elkarretaratzea egin zuten ekainaren 6an egoera salatzeko./ Aiaraldea.eus

Osakidetzak emaginen postuak ez dituela udan ordezkatzen salatu dute langileek, eta ondorioz, emakumeen arreta uda garaian eten egiten dela. Eskualdeko emaginek ere bat egin dute salaketarekin, eta mezu argia zabaldu dute: "Ordezkapenik gabeko emaginak, arretarik gabeko emakumeak".

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Bizkaiko emaginek Osakidetzako egoera salatu dute. Usansoloko ospitalean sortu da mugimendua. Aiaraldea Komunikabidearekin jarri da harreman horietako bat: "Uda garaian Osakidetzak ez ditu emaginak ordezkatzen oporraldietan, agendak murrizten dizkigute eta ezin da hala izan". Horren ondorio dira zenbait tailer komunitarioren alboratzea, emaginen esanetan: edoskitzea, zoru pelbikoaren errekuperazioa, zerbixeko minbiziaren prebentzio kontsultak edota menopausiari lotutakoak. 

"Egoera horrez nazkatuta gaude, emakumeon arreta berdina izan behar da irailetik ekainera, eta uztailetik abuztura"

"Hitzaldiei tartea egitea kosta egiten zaigu udan, edota beste proba batzuei. Udan, bakarrik, haurdunaldiei, edoskitzeari eta haurdunaldi eteteei egiten zaie jarraipena", salatu du. "Egoera horrez nazkatuta gaude, emakumeon arreta berdina izan behar da irailetik ekainera eta uztailetik abuztura". 

Egoera salatzeko elkarretzaratzeak egin zituzten iragan astean, eta protestarekin bat egin zuten SATSE, ELA, LAB, UGT, CCOO, SAE eta ESK sindikatuek. Bien bitartean, mezu argia luzatu dute: "Ordezkapenik gabeko emaginak, arretarik gabeko emakumeak". Gaur ere egingo dute mobilizazioa, Bilboko Eusko Jauritzako Osasun Sailaren egoitzan. 

Erabiltzaileei gutuna

Egoera bistaratzeko eta salatzeko gutuna sortu dute Usansoloko erietxeko emaginek. Bertan azaldu dituzte urtean zehar burutzen dituzten jarduerak (11 zerbitzu guztira) eta uda garaian eskura egongo direnak (bi baino ez), hots, haurdunaldi eta erditze osteko kontrol kontsultak eta haurdunaldiak boluntarioki eteteko tramitazioak. 

Emaginen esanetan, erabaki hori ez dute eurek hartu. "Emaginen kontratazio eskasak ez dira bateragarriak gure lan eta familia bizitzak uztartzearekin, eta horrek garamatza horrela lan egitera. Guk argi dugu zuen eskubideak (emakume guztienak) urte osoan zehar berdinak izan behar direla". Zentzu horretan, Emakumeentzako arreta eta zerbitzua urte osokoa bilakatzea eskatu diote Osakidetzari, "baina errrealitateak udatik udara, halako egoerekin topo egitera garamatza".

Emaginek, euren aldetik, uda sasoian ofizio hori indartzeko eskatu diote zuzendaritzari, "baina emaginik ez dagoela esaten jarraitzen dute; eta beraz, ezingo zaituztegu artatu nahiko genukeen bezala. Guzti horregatik barkamenak eskatzen dizkizuegu aurrez, eta gure mobilizazioekin bat egitera animatzen zaituztegu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide