🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇
www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu
📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.
Erretiratuen mugimenduak Nerbioigoienan egin zituen atzo elkarretaratzeak tren geltokien aurrean, tren zerbitzu publiko irisgarria aldarrikatzeko. Izan ere, Bilbo eta Urduña artean hainbat geltokitan egin dituzte esku hartzeak, baina mugikortasun arazoak dituzten herritarrek ezin dituzte trenak hartu euren kabuz.
Gauzak horrela, elkarretaratzeekin batera, kexak aurkeztu zituzten atzo, Renfek eta ADIFek arrapalak edo beharrezkoak diren bitartekoak eskaini ditzaten unitate berriak heldu arte. Ustez, tren berri horiek konponduko dute egoera, baina hori gertatu arte konponbidea beharrezkoa da, pentsiodunen ustez.
Argazkiak: Pentsiodunen mugimendua