Atzoko eguraldia ikusita, nekez pentsatu zitekeen udan sartu berri garenik. Euria dela eta, hainbat moldaketa egin behar izan ziren solstizioa ospatzeko eskualdean barrena antolatutako egitarauetan. Amurrioko Akelarrea, adibidez, atzeratu egin zuten.
Hala ere, euriak ezin izan zuen jai giroa itzali, eta eskualdeko hainbat txokotan piztu zituzten ohiko suak, harrera behar bezala egiteko urtaro berriari.
Argazkiak: Txomin Egiluz, Aretako gurasoak, Antigua auzoko jai batzordea, Ane Sautua, Miguel Brizuela, Jone Cormenzana, Beñat Urkixo, Ainhoa Garayo eta Jon Navarro (Arakaldoko Jai Batzordeko partaidea)