Jaialdiaren 10. edizioan, Korterrazak 6 proiekzio egingo ditu Aiaraldean udan zehar

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko uzt. 3a, 11:14

Korterraza proiekzio bat. / Aiaraldea

Artziniegan, Zuhatzan, Laudion, Okondon, Lantenon eta Amurrion film labur bana proiektatuko dira

Arabako 10. edizioan, jaialdiak aire zabaleko film laburren 6 saio egingo ditu Aiaraldean, Korterrazaren saio ibiltarien barruan.  Sariketak lau saioren artean hautatzeko aukera ematen du, herri bakoitzaren gustuetara hobeto egokitzeko: Super Selekzioa, Komedia, Txiki eta Mix.

Artziniegan egin du lehen geltokia Korterrazak, ekainaren 28an. Beratza Aldapan haurrentzako (Txiki) proiekzioa eskaini zuten gaueko hamarretan. 

Uztailaren 12an bigarren geltokia egingo du Korterrazak Zuhatzan, eta komedia bat proiektatuko da gaueko hamarretan. Lekua zehazteke dago.

Lantenora uztailaren 25ean izango da zita, 22:00etan, Santiago jaien testuinguruan eta ospakizunak agurtzeko. 

Laudiok ere Korterraza film laburren jaialdia hartuko du, abuztuaren 3an. Aldai Plazan komedia batez gozatzeko aukera izango dute herritarrek gaueko hamarretan.

Okondori dagokionez, irailaren 6an haurrentzako (Txiki) proiekzioa eskainiko da udal igerilekuetan, gaueko bederatzietan. Euria eginez gero, udal frontoian izango da.

Amurrion egingo du Aiaradeko azken geltokia film laburren jaialdiak, udari amaiera emateko. Irailaren 14an haurrentzako proiekzioa (Txiki) eta urteko film labur onenak (MIX) egongo dira ikusgai udako igerilekuetan, gaueko 20:45ean. Euria eginez gero, zentro sozialan izango da. 

10 urteko ibilbidea

Xabi Vitoria sariketaren zuzendariak nabarmendu duenez, Korterrazak 10 urte daramatza lurraldea zeharkatzen udaro, eta “oso pozik” daude parte hartzearekin eta “publiko leialaren oinarri bat” sortzearekin, zeina urtero saioetan parte hartzeko bertaratzen baita: “Guretzat oso atsegina da saioen ondoren jendea hurbiltzea proiekzioa eta gehien gustatu zaizkion film laburrak komentatzeko"

Sariak

Arabako Foru Aldundiak ohar bidez azaldu duenez, parte hartuko duten film laburrek 10 sari jasoko dituzte guztira, baita hautapenagatik eta lan guztien ikusle kopuruagatik ere. Sariketak 8.000 euro inguru banatuko ditu sarietan.

Epaimahaikideek -tartean Elena Lombao aktorea eta Koldo Uriarte musikari eta soinu banden konpositorea- hautatuko dute nortzuk irabaziko duten Alex Angulo Saria, Keler Saria eta Grupo Eleyco Saria komediarik onenari.

Gainera, publikoak Laboral Kutxa Publikoaren Saria eta Sensibiliza Saria aukeratuko ditu. Gasteizko Korterrazan, palmaresa El Correo-Korterraza Txiki Sariarekin eta Korterraza Txiki 2. Sariarekin osatuko da, baita Bertako Igogailuak-Euskara Sariarekin ere, zeina dagoeneko erabaki baita norentzat izango den edizio honetan; hain zuzen ere, Eneko Sagardoyren Betiko gauarentzat. Araban, publikoak botoa emango du Korterraza Araba Sariaren eta Korterraza Araba Txiki Sariaren irabazleak hautatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide