Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak pertsona bat kontratatu nahi du, nagusiki elkartearen hezkuntza arloko bi proiektutan aritzeko irailetik abendura: Gurasoleku eta Kirolariak Ikastetxeetan, baina baita bestelako lanak egiteko ere.
Elkarteak astean 20 orduko lan-kontratua eskaintzen du, irailaren 1etik abenduaren 31ra, eta 870€ ko lan-sari gordina hileko. Lan ordutegia malgua eta tele-lana egiteko aukera emango du. Curriculumak info@aiaraldekoeuskalgintza.eus e-postara bidal daitezke uztailaren 23ra arte.
Elkarteak jakitera eman duenez, curriculumak aztertu ondoren hautagaiei elkarrizketa pertsonala egingo diete eta ebazpena hilabetea amaitu baino lehenago jakinaraziko dute. Kontratatutako pertsonak 15 eguneko probaldia izango du eta aurrerago izan daitezkeen lan-deialdietan lehentasuna izateko aukera izango du.
Honako hau da eskatzen duena:
< Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
< Kudeaketarako gaitasuna
< Jendaurrean aritu eta harremanetarako gaitasun
< Aiaraldea eskualdea eta euskalgintzaren gaineko ezagupena izatea
< Lanerako autonomia
< Ordutegi malgutasunerako aukera izatea
< Hezkuntza edo eta kirol munduarekiko harremana izatea baloratuko da