Asteburu honetan Santa Marina ospatuko da Amurrion, Orozkon, eta Aiarako Salmantongo jaietan. Meza, janaria eta musika egongo dira, besteak beste, eguna alaitzeko.
Uztailaren 20an, larunbatean, Amurriok hartuko du ospakizuna. Eguerditik arratsaldera bitarte hainbat ekimen antolatu dira: meza, Santa Marina jaurtiketa-txapelketa, herriko bazkaria, karta-jokoak, tiragoma txapelketa, erromeria eta txokolatada.
Uztailaren 21ean, igandean, berriz, Orozkon izango da festa. Eguerdiko 12:30ean meza egingo da, eta horrekin batera pintxoak eta musika egongo dira.
Bestalde, gaur eta igandean Salmantongo jaiak ospatuko dituzte Aiaran Santa Marina egunaren bueltan. Ostegunean meza, triki-poteoa eta zozketa, kalejira, umeentzako jolasak, eta dantzaldia antolatu dira. Igandean, berriz, mendi ibilaldia, bazkari herrikoia, herri kirolak eta antzerkia egongo dira.