Arabako Foru Aldundiaren Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak datozen hilabeteetan 3,5 milioi euro inbertituko ditu Arabako 71 errepidetako zenbait tarteren zorua hobetzeko, horietatik 3 Aiaraldekoak dira.
A-624. Kilometro bateko tarte osoa konponduko da Lanteno parean, eta konponketa jakin batzuk egingo dira, fresatuta eta errodadura geruza birjarrita.
A-2522, Baranbioren eta Bizkaiko mugaren artean. Errodadura geruza berrituko da kilometro bat inguruko tartean.
A-2602, Artziniegaren eta Burgosko mugaren artean. Hondatutako guneen konponketa jakin batzuk egingo dira
Bestalde, Arabako eskualdeak elkarrekin komunikatzen dituzten eta herrigune txiki eta ertainetarako sarbide gisa balio duten tokiko eta auzoko sareetan, guztira 57 bidetan esku hartuko dute. Aiaraldearen kasuan, Gordeliz eta Erretes Tudelan.
Errepideen konponketa
2024ko Bide Zoruen Planak Arabako eskualde guztietatik banaturik dauden 71 errepidetan esku hartzea aurreikusten du, denboraren, elurraren eta izotzaren ondorioz zuloak, pitzadurak eta deformazioak dituzten bide tarteak eta gune zehatzak konpontzeko.
Bide zati osoak fresatu eta beroan aglomeratutako asfaltozko errodadura geruza birjarriko da kasu batzuetan, eta gune jakin batzuetan beste batzuetan, eta hartxintxarrezko ureztatzeen tratamenduak aplikatuko dira.