Gaur ere Renfe enpresako tren zerbitzua eragozpenak eragiten ari da bidaiaren artean. Geltokietako langileek Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, trenen eskaintza eteten ari da, baina ez dakite zergatik.
"Bat-batean mezu bat jasotzen dugu, zeinean esaten diguten hurrengo trena ez dela igaroko", argitu du behargin batek. Berez, bozgorailuen bitartez zabaltzen ari den mezu batek aipatzen du matxura baten ondorioz jazotzen ari dela atzerapena, baina langileek ezin izan dute hori egiaztatu.
Mezu berak adierazten du 15 eta 30 minutu arteko atzerapenak gertatzen ari direla, baina, berez, luzeagoak dira itxaronaldiak.