Gorbeia Bizkaiko dosierra aurkeztu du Gorbeialde LGA-k , eta Euskadiko Bihotz Berdean jardueraz eta abenturaz betetako udaz gozatzeko gonbitea egin du aukera ezberdinak proposatuz: museoak, bisita gidatuak, mendi-ibiliak, zikloturismoa eta abar.
Uda honetarako, barruan eta kanpoan Gorbeia ezagutzeko gonbita zabaldu dute. Barruan, Orozkoko museo etnografikoan eta Dimako Antzasti museoan. Eta kanpoan, eskualde osoko bisita gidatuez gozatuz, gidarekin eta autogidarekin Dimako eta Areatzako udalerrietan.
Bestalde, mendi-ibilbideak eta mendiko edo errepideko bizikletetan, abentura-parkea eta enpresek eskaintzen dituzten hainbat esperientzia ere badaude.
Informazio gehiago eskuratzeko uda osoan egongo dira zabalik Orozkon dagoen Gorbeia eskualdeko turismo bulegoa, Otxandioko turismo informazio gunea eta webgunea.