Arabako Foru Aldundiak 450.000 euro bideratuko ditu lurraldeko landa bideak mantendu eta kontserbatzera, tartean Laudio, Okondo eta Aiaran

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko uzt. 30a, 20:24

Urduñako landa eremu bat, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

"Gauzazko laguntza" da, hau da, landa bideak mantentzeko zerbitzu bat ematea, Nekazaritza Sailaren kontura, erakunde titularrari funtzio hori egiteko dirulaguntza eman beharrean. Foru erakundeak % 100ean finantzatuko ditu lanak.

Gobernu Kontseiluak Arabako Foru Aldundiaren Landa Bideen Erregistroan sartutako landa bideak mantentzeko lanak egiteko zerbitzu kontratua adjudikatzea onetsi du, 450.000 euroko guztirako zenbatekoan, BEZa barne.

Hiru sorta esleitu dituzte; lehenengoa Ismael Andrés SA enpresarentzat izan da, eta hainbat jarduketa egingo ditu Arabako Errioxan. Bigarren sorta Guinaldura SLrentzat da, eta Gasteizen eta Arabako Mendialdean egingo ditu lanak. Hirugarrenak, berriz, Aiaran jasotzen ditu ekintzak, eta Obras Públicas Onaindia SA enpresak egingo ditu.

Horrenbestez, Arabako Foru Aldundia arduratuko da toki erakundeen eta udalen titulartasuneko landa bideak mantentzeko eta kontserbatzeko lanez, eta foru erakundeak % 100ean finantzatuko ditu.

Lurraldeko hiru eremuetan

Aurreikusitako jarduerak lurraldeko hiru eremutan egikarituko dira. Lehenengoa, Moreda, Oion eta Iekorako udalek osatzen dute; bigarrena, Gasteizko hegoaldeko eta ekialdeko toki erakundeek eta Arraia-Maeztuk, eta, hirugarrena, Okondoko eta Laudioko udalek eta Aiarako udalerriko tokiko erakundeek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide