Uda hasieran jakinarazi zenez, nabarmena izaten ari da mediku faltaren eragina eskualdean. Gaur, iragarri bezala, ez dago medikurik Amurrioko Etengabeko Arreta Gunean eta, Aiaraldea Komunikabideak jakin ahal izan duenez, eskualdeko anbulantzia espezializatuan ere ez.
Aurreikusita zegoenaren kontrara, ordea, medikua dago Laudioko EAGn.
Datozen egunotan ere, medikurik ez
Komunikabide honek uztailaren hasieran argitaratu bezala, egoera hau hainbat egunetan zehar mantenduko da, eta beraz, ordezkorik topatu ezean, EAGtan ez da medikurik egongo egun hauetan:
Abuztua
- Amurrion: 11, 13, 16, 18, 19, 22, 26 eta 27
- Laudion: 11, 12, 13, 15, 16, 17, 18, 20, 21, 26, 28 eta 30
Iraila
- Amurrion: 3, 4, 6, 7, 9, 12, 15, 16, 17, 23, 27 eta 28
- Laudion: 1, 2, 5, 6, 7, 8, 10, 14 eta 26