Joseba Terrerosek Arabako Kontzejuen lehendakaritza utzi eta Eusko Jaurlaritzara joango dela iragarri du

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko ira. 3a, 14:52

Joseba Terreros, artxiboko irudi batean. / Aiaraldea.eus

Maria Gonzalezek hartuko du lehendakaritza, elkartearen estatutuek ezartzen dutenaren arabera. Terrerosek adierazi du erabateko babesa ematen diela "Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideei", Gonzalezen lana nabarmendu du bereziki eta bere rol berrian onena opa dio.

Joseba Terrerosek Arabako Kontzejuen Elkarteko (AKE) presidente kargua utziko duela iragarri du elkarteko kideei zuzendutako gutun baten bidez. Bere mezuan, Terrerosek jakinarazi du hemendik aurrera Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari izango dela Eusko Jaurlaritzan. Eskaintza hori Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren eskutik jaso du.

Agur-gutunean, Terrerosek bere esker ona adierazi du sei urteetan jasotako babesagatik: "2018tik, elkarte honetako lehendakari izateko ohorea izan dut, eta Arabako kontzeju guztien aldetik aparteko tratua jaso dut. Sei urteko elkarlana eta era guztietako esperientziak izan dira. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiet zuetako bakoitzari, denbora honetan guztian zuen laguntza eta lankidetzagatik".

Alde egin arren, Terrerosek ziurtatu du landa-ingurunearekin duen konpromisoak "sendoa" izaten jarraitzen duela: "Hemendik, sinesten dudanaren alde, gure landa-ingurunearen alde eta gure kontzejuen alde lan egiten jarraituko dut, nahiz eta orain arte ez bezala izan. Horrek ere ez du eraginik izango landa-ingurunearekiko dudan dedikazioan eta konpromisoan, ez eta gure lurraldean bakarra den eredu bateko kide izatearen harrotasunean eta sentimenduan ere".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide