Gaur iritsiko da inprentatik Aiaraldea Hemen hamabostekariaren ikasturte berriko lehenengo zenbakia. Udako festek utzitako ajeari segida emanez, eskualdeko auzo eta herrietako jaiek utzitako argazki uholdearen zati txiki bat jaso dugu agerkariaren orrietan.
Festarik festa aritzeaz ez ezik, bestelako eduki mamitsuak ere landu ditugu Aiaraldea Komunikabideko kazetariok azken hilabeteetan. Kultura zein kirol esparruko hainbat elkarrizketa bildu ditugu ere hamabostekari berrian. Azken asteetako egoerak bultzatuta, begirada eskaini diogu ere Osakidetzaren egungo egoerari, bertako profesionalen testigantzak hizpide hartuta.
Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.