Arabako Foru Aldundiak lurralde historikoko eskualdeetako turismoa sustatzeko proiektuak eta jarduerak bultzatuko ditu aurten, kuadrillen bidez. Guztira, 55.000 euro emango dizkio Aiarako Kuadrillari. Baliabide horiei esker, Arabako eskualdeko erakargarriak ezagutarazteko ekimenak gauzatu ahal izango dira, eta bisitariei eskainitako zerbitzuak hobetuko dira.
Foru Aldundiak ohar bidez zabaldu duenez, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak deialdi honetan lehentasuna eman die proiektu teknologiko eta berritzaileak egiteari, irisgarritasuna eta erakargarri turistikoen jasangarritasuna hobetzeko proiektuei eta hoteletako eta nekazaritza turismoetako okupazioa sasoien araberakoa izan ez dadin laguntzen dutenei.