Bidaiariek eurek Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, tren batek matxura izan du Bilbo eta Urduña arteko bidean. Unitatea geldirik dago Arrigorriagan eta horrek ondorioak izan ditu C-3 linea osoan.
Esaterako, 14:15ean Abandotik atera behar zen zerbitzua bertan behera geratu da, beste erabiltzaile batek azaldu duenez.
Arrigorriagan geldirik dauden bidaiariek aipatu dute hasieran adierazi dietela matxura azkar konponduko zutela, baina jadanik ordu erdi inguru igaro da. Berez, Arrigorriagara eramango dute matxuratutako unitatea.