Renfek 20 autobus-zerbitzu programatuko ditu asteburu bakoitzean, C3 Bilbao Abando-Urduña aldiriko lineako bidaiarien mugikortasuna bermatzeko. Izan ere, Adifek Artomaña eta Amurrio arteko tren sarean obrak egingo ditu.
Adifek lanak gauez egingo ditu, gaueko 22:00etatik goizeko 5:00etara, hain zuzen ere. Hortaz, Aldirietako tren zerbitzua eten egingo da Urduña eta Amurrio artean irailaren 20tik 22ra eta 27tik 29ra, eta tarte hori errepidez egingo da.