Amurrio Clubak bere talde nagusiaren aurkezpena egin zuen larunbatean Basarten eta CD Orduñak bere jokalari guztiekin gauza bera egin zuen igandean. Horren ondoren amurrioarren kontrako partida izan zuten eta bisitariak 0-1 gailendu ziren. Norgehiagokan lortutako diru guztia AEFAT elkartera bideratuko dute, 500 euro guztira.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez