EAJk adierazi berri du Encina Castresanak Aiarako Kuadrillaren presidentetzari uko egin diola.
Honako hau azaldu du alderdiak: “Erabakia arrazoi pertsonal eta politikoengatik hartu da; izan ere, bere egungo egoerak dedikazio handiagoa eskatzen dio Artziniegako Udaleko oposizioko alderdi nagusiaren (EAJ-PNV) bozeramaile gisa dituen ardurei eta Arabako Batzar Nagusietan prokuradore gisa betetzen dituen lanei. Azken organo horretan, Castresana Lehendakaritza Batzordeko lehendakaria da, eta bokala Euskara, Berdintasuna eta Gobernantza, Gizarte Politikak, Bateraezintasunak eta Barne Araubide eta Erregelamenduko batzordeetan”.
Castresana, irakasle eta logopeda diplomatua, bost urtez izan da Aiarako Kuadrillako presidentea eta eskutitza bidali die erakunde horretako ordezkariei eskertzeko bi legealdietan egindako elkarlana.
EAJk ere eskerrak eman dizkio artziniegarrari eta azpimarratu du pandemia garaia kudeatzea egokitu zitzaiola.
Bere tokia hartuko duen pertsona hautatu beharko du Kuadrillak orain, irailaren 25ean egingo duten batzarrean.