2024ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan 11 jarduera egingo dituzte Aiaraldeko 5 udalerritan

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko ira. 20a, 18:29

Europako Ondare Jardunaldiak Urduñan, artxiboko irudi bat. / Aiaraldea

2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiak urriaren 1etik azaroaren 2ra bitartean egingo dira 'Kulturaren bideak' lemaren pean.

Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, helburu hauekin sortuak: kultura aberastasun eta aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea; kultura ondarearenganako interesa indartzea; arrazismo eta xenofobiaren kontra borrokatzea, Europako kultura guztien ikusgaitasunaren bidez tolerantzia sustatuz; kultura ondarea babesteko beharraz kontzientziatzea herritarrak eta administrazioak; eta kultura arloko gizarte, politika eta ekonomia erronkei erantzutera gonbidatzea. 

Aurten, 'Kulturaren bideak' leloa aukeratu dute, eta horren bidez tokiko ondarearen eta kanpotik datorren ondarearen arteko harremana aztertu nahi dute, sortzen diren kultura sareen balioa azpimarratzeko, eta etorkizunari dagokionez, ondareak sare berriak sortzeko gaitasuna izatea.

Aiaraldeko 5 udalerritan, 11 jarduera

Orozko

Urriaren 6an, 10:00etan, Orozkoko Museo Etnografikoak antolatuta, "Arearrietako teileria: Asturias eta orozko artean" bisitaldi gidatua eta hitzaldia egongo dira Felix Mugurutzaren eskutik. Euskaraz izango da.

Urriaren 13an, 10:00etan, Orozkoko Museo Etnografikoak antolatuta, "Anuntzibaiko burdinola: burdinazko bidearen amaiera" bisitaldi gidatua eta hitzaldia egongo dira Mª José Torrecillaren eskutik. Gazteleraz izango da.

Urriaren 20an, 10:00etan, Orozkoko Museo Etnografikoak antolatuta, "Gaztelupeko dorrea Orozkoko bidean" bisitaldi gidatua eta hitzaldia egongo dira Juanjo Hidalgoren eskutik. Gazteleraz izango da.

Urduña

Urriaren 11n, 19:00etatik 20:15etara, Urduña Hiria Museoak eta Urduñako Udala-Turismo Bulegoak antolatuta, "Urduña hirira trenbidea iritsi izanaren eragina" hitzaldia egogo da Juanjo Olaizolaren eskutik. Gazteleraz izango da.

Urriaren 18an, 19:00etan, Turismo Bulegoak antolatuta, "Urduñako bideen historia eta istorioak" hitzaldia egongo da José Ignacio Salazar Aretxalderen eskutik. Gazteleraz izango da.

Urriaren 13an, 20an eta 27an, 11:30etatik 13:30etara,  Urduña Hiria Museoak eta Urduñako Udala-Turismo Bulegoak antolatuta, "Lurralde, errealitate eta identitateen arteko aduana bidea" bisitaldi gidatua egingo da. Gazteleraz.

Artziniega

Urriaren 4an, 19:30ean, Artea Etnografia Elkarteak antolatuta, Xabier Santxotenaren hitzaldia egongo da, “Agote komunitatearen bide konplexua: Mila urteko historia” . Gazteleraz.

Urriaren 12an, 12:00etan, tailerra eta bisita erakusketara: “Artziniega Museoaren 40 urteak: sare ekonomiko zirkularra” . Euskaraz zein gazteleraz izango da.

Urriaren 19an, 19:00etan, Artea Etnografia Elkarteak antolatuta, desfilea egingo da. “Artziniega Museoak 40 urte: Antzinako moda”. Euskaraz zein gazteleraz izango da. 

Amurrio

Urriaren 23an, 16:30etan, Wikimedia Españak eta Amurrioko Udalak antolatuta, “Wiki Takes” tailerra egingo dute. Euskaraz zein gazteleraz izango da.

Aiara

Urriaren 27an, 10:00etan eta 12:00etan, Arabako Foru Aldundiak antolatuta, “Kexaako monumentu-multzoa: Erdi Aroko botere-sare baten erdigunea” bisita gidatua egongo da. Euskaraz zein gazteleraz izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide