Martz, Malen Atxa eta Xabi Basterra, Goizane Rodriguez eta Garazi Egiguren artistek jaso dituzte Aiaraldeko Sormen bekak

Erredakzioa 2024ko ira. 27a, 15:40

Sormen bekak jaso duten artistak.

1.000 euroko babes ekonomikoa ematen die Aiaraldea Kooperatibako kultura ildoak hautatutako proiektuei. Bi eskualdekoak dira eta beste biak Euskal Herrikoak.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak jakinarazi du Arte Arnasa sormenerako beken onuradunak Martz, Malen Atxa eta Xabi Basterra, Goizane Rodriguez eta Garazi Egiguren sortzaileak izango direla. Guztira, 4.000 euroko ekarpena egiten die egitasmoei, 1.000 euro bakoitzari, Eusko Jaurlaritzaren babesletzari esker. Urtarrilaren 18an guztien parte hartzearekin jaialdia egingo dute.

Aurtengo erabakia, berriro ere, zaila izan da eta epaimahaian eztabaida mamitsua sortu da, arte proposamen anitzak eta kalitatezkoak heldu baitira deialdira. Eskualdetasunaren ardatza mantentzearren, Goizane Rodriguez alde batetik eta Maialen Atxa eta Xabi Basterra bestetik hautatu dituzte.

Rodriguezek Ermualde.Begirada eta kontzeptu artistiko berriak lan bisuala prestatzen ari da. Eskulturaren bidez, Ermualdeko aztarnategi arkeologikoaren ondarea berrinterpretatu nahi du.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kultur Faktoria (@kultur.faktoria)

Musikari laudioarrek, aldiz, Des(ez)berdin diskoa egiten ari dira. Lau abestiko proiektua da eta horren bidez erakutsi nahi dute, zenbait gai jorratuta, nahiz eta 20 urteko adin tartea egon euren artean, benetan ez direla horren ezberdinak.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kultur Faktoria (@kultur.faktoria)

Zornotzako Martz artista plastikoak ere beka eskuratu du Koloreko pertsona proiektuari esker. Martzek margoketa prozesua landuko du bekarekin, jadanik heren bat garatu du eta laster jarraitzeko aukera izango du.

Bere ikuspegi nagusia arraza-identitatearen, kultura-hegemoniaren eta bestearen pertzepzioaren arteko tentsioak aztertzea da. Proiektua pandemiaren garaian hasi zen sortzen, gogoeta batzuk oinarri hartuta, arraza-diskurtsoek, AEBetako kultura-hegemoniaren eraginez, nola moldatzen duten gure aniztasunaren eta bazterketaren ulermena.

Proiektu honek teknika piktoriko esperimentalak eta material berritzaileak erabiltzen ditu, gorputzaren, kolorearen eta ikusezintasunaren arteko erlazioa aztertzeko. Giza eskala gogora ekartzen duten formatuen bidez, lanak arrazializatutako pertsonen ikusizko irudikapenak agerian jartzea eta kultura-narratiba nagusiak zalantzan jartzea du helburu.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kultur Faktoria (@kultur.faktoria)

Azkenik, Garazi Egigurenek jasoko du beka. Egigurenek, Komorebi produkzioak, kale ikuskizuna antzokirako egokitzapena landuko du bekarekin.

Dolu prozesu batetik sortu du Argilunak proiektua. Galera batek eragindako krisi existentzialaren
terapia izaten hasi eta eraikitako bizitza eredua kuestionatzeko adierazpen bidea bilakatu da.

Alabaina, bizipen pertsonal den hau, unibertsalizatzeko ariketa izan nahi du. Bizipen hauek ardazten dituzten sentimentu eta emozioak unibertsalak baitira. Nire minak zuretik du, zureak niretik duen bezala.

Dantza eta ikusentzunezkoak uztartuz, bizitzaren izaera dualak sinbolizatzen dituen tentsio
globalen inguruko diziplinarteko errepresentazioa garatuko da. Bizitzan aurki ditzakegun askotariko mugen buruzko hausnarketa sakona du oinarri: muga fisikoak, sozialak, linguistikoak zein kulturalak. Muturren arteko konplexutasunari gorazarre egin nahi zaio, barneratuta eta sinestuta ditugun mugak zalantzan jarri, lausotu eta mugez haratagoko aukerei lekua emateko.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kultur Faktoria (@kultur.faktoria)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide